Ordua: 10.00-12:00
Lekua: Salburuko hezegunean, Interpretazio Zentroa. Gasteiz.
Hegazti limikoloak, ertzetan jalkina duten hondartza, padura, aintzira eta lakuetan bizi ohi diren txoriak dira. Erlaitz kantauriarreko hezeguneak oso garrantzitsuak dira espezie horien bizi-iraupenerako, izan ere, elikatzeko eta atseden hartzeko guneak dira migrazio-aldietan. Salburua horietako bat da.
Naturan barrenako ibilbide honetan, uda amaieran hemen dabiltzan espezie nagusiak ezagutzen eta identifikatzen ikasiko duzu. Mundu osoan zabalduta daudenez eta distantzia handiak hegan egiteko gaitasuna dutenez, talde erakargarria eta interesgarria da ornitologiako zaleentzat.
Informazio gehiago:
Ataria